XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Lasai, Lore.

Gu jende inportantea bezala mugitu behar gara, lasai, presarik gabe.

Utzi iezaiozu itxaroten apur batean.

Inportantzia eman behar gara.

(Peruk pertsona inportantearen itxura hartzen du, burua tente jarriz eta pausatuki ibiltzen).

Ikusten duzu, Lore?.

Honela portatu behar gara, jende inportante bezala.

LORE. - (Urduri) Mesedez, Peru!.

Zabaldu iezaiozu atea!.

Ea ihes egiten digun!.

PERU. - (Amore ematen) Ba noa, ba noa...

Lasai. (Atea zabaltzen du).

Egun on, jauna!.

(Koipekeria handiz hitz egiten dio).

Ondo lo egin duzu?.

(Eszenatokian gizon zahar bat sartzen da, ibilkera dorpea makilarekin lagunduz, eta lepoa zerbait makurtuta).

DON INOZENTZIO.- Egun on (Astiro hitz egiten du).

Egun on, jauna.

PERU. - Nola du izena jaunak?.

(Zurikeria handiz).

DON INOZENTZIO. - (Erdi gorra da) Zer?.

(Eskua belarrietara eramaten du).

PERU. - (Gogorrago) Nola du izena?.

DON INOZENTZIO. - Izena... nork?.

PERU. - (Eskuekin hitzak lagunduz, eskuak nabarmenki mugituz).

Zuk, berorrek.